5/14/2010
Jarrera inperialistak (Itziarren eta Deban)
Erraza dugu itziartarrok debarren aldetiko jarrera inperialistak salatzea. Endemas, azkeneko Itziarko bertso-afariaren antolaketaren harira sortu diren ika-mikei erreparatuz gero. Baina, lurraldetasun-afera korapilatsuetan erori aurretik (horretaz hobe aurrez aurre jardun), oro bat, buruan ditugun jarrera (eta muga) inperialistek naute kezkatzen. Kontua da, bai Itziarren eta bai Deban (eta Mallabian ere, seguraski), badagoela herri-auzo-bailaren arteko menpekotasun behar bat, besteren autonomia urratzerainokoa. Eta motzean esan dudan hori ulertu ez duenak, jarrai dezala esteka honetako eztabaida (9. post-etik aurrera) eta eman diezadala bere iritzia. Ongietorriak izango dira.
Etiketak
bertsoa,
deba,
inperialismoa,
itziar
| Ze iruditzen? |
4/27/2010
Itziarko Erromeria Eguna maiatzaren 1ean
Itziarko Erromeria Eguna datorren maiatzaren 1ean izango da. Andutz Kultur Taldeak antolatuta, bigarren edizioa izango du Erromeria Egunak eta aurreko urtean izandako arrakasta sendotzea du helburu.
Aurreko urteko edizioan Euskal Herriko txoko ugaritatik bildu zen jende-andana Itziarko Erromeria Egunera. Bazkaritan soilik, 300dik gora lagun bildu ziren herriko pilotalekuan eta arratsalde nahiz gauean erromerien munduko musikari ezagunek alaitu zituzten festara hurbildutakoak, dultzainero, txistulari eta joaldunen laguntzarekin.
Egitarau oparoa
Aurtengo egitarauak lehen edizioaren ildotik jarraituko du. Aurten ere, Antonio Buenetxea Txankarta soinujole itziartar famatuari omen egingo zaio. Egitaraua apirilaren 30ean hasiko da, “Soinu Handia Erromerian” gaitzat izango duen hitzaldiarekin. Arratsaldeko 20:00etan, Itziarko apaizetxean izango da hitzaldia eta hizlari gisa arituko dira Aitor Furundarena, Isidro Larrañaga, Joseba Tapia eta Karmelo Mendizabal. Apaizetxean bertan erromeriaren inguruko argazkien erakusketa ere izango da.
Maiatzaren 1a, larunbata, izango da egun handiena (ikus egitarau osoa atxikian). Goizean goizetik izango dira Itziarko kaleetan zehar txistulariak, dultzaineroak, joaldunak, soinujoleak, Itziarko Bertso Eskolako kideak eta abarrak, egitarau mardulari bizi ematen.
Erromeria Egunaren helburuak
Itziarko Erromeria Egunaren helburua Itziar eta inguruan hain ohiko izan ziren erromeriak gogoratzea eta omentzea da, Andutz Kultur Taldearen esanetan. Erromeriak ziren aurreko belaunaldien sozializaziorako bilgunerik garrantzitsuenetakoak. Festa edo bilkura horien funtsa hainbat herri, auzo eta bailaretako herritarrak biltzea izaten zen; izan ere, gerraosteko garaietan biltzeko eta harreman sozialak lantzeko espazioak urriak zirenez, erromeriak aitzakia paregabea ziren horretarako.
Era berean, musikaz eta dantzaz gozatu ahal izateko aukera ere baziren erromeriak, eta euskal kultura tradizionalaren sostengu ere izan ziren, hein batean. Garai hartako gizon-emakumeak irrikitan egoten ziren erromerietara joateko.
Erromeria Egunaren beste helburuetako bat Antonio Buenetxea Txankarta herriko soinujole zendua omentzea ere bada. Itziarrren sortutakoa eta hazitakoa izan zen Txankarta. Izaera biziko gizona izan zen eta soinu handiarekin oso trebea; Gipuzkoako hainbat herri eta bailaretan oso ezaguna izan zen. Gerraosteko urte zailetan, trikitixa bizirik mantentzeko giltzarrietako bai izan zen Elgeta, Gelatxo eta Sakabirekin batera, besteak beste.
Andutz Kultur Taldea
Aurtengo Erromeria Egunaren antolatzailea Andutz Kultur Talde sortu berria izan da. Talde berria herriko hainbat elkarte batzeko eta kultur jarduera bateratua lantzeko helburuarekin sortu berri da. Besteak beste, Itziarko herri mugimendua berreskuratzeko eta herri kultura berpizteko xedeak ditu talde berriak eta orain arteko elkarteetako kideen artean sorturiko batzordeak darama gidaritza berria.

4/22/2010
Lastur ez dago salgai!
Lastur ez dago salgai
Bukatu da jada Lasturko Duques-Urkulu harrobiaren esplotazioaren inpaktu anbientalaren ikerketa eta berreskuratze planaren erakusketa publikorako aldia.
Planaren prozedurari dagokion dokumentazioa aztertu dugunok badakigu Lasturko harana birrintzeko plana hasi besterik ez dela egin, eta prozesua luzea, gogorra eta garestia izango dela. Badakigu inpaktu anbientala neurtzeko ikerketa eurei komeni bezala landu dutela aurretik ere hainbatetan trikimailutan jardun duten enpresek. Ustezko inpaktuen neurriak manipulatu dituzte, harrobiaren ustiaketa beharrezkoa dela argudiatu, Pasaiako portuaren aitzakian (hau ere sorginkeriaz ezkutatuz). Herritarroi esan digute harrizko lehengaia behar dugula derrigor, Gipuzkoako errotonda egiteko, eta Gipuzkoa Aurrera aliantzak aurrera egin dezan. Eta askok sinetsi egin diete, gainera.
Proiektuari helegiteak aurkeztu dizkiogunok badakigu lehia ez dela parekatua izan, David-ek Goliath-en kontra egin zuenekoan bezala. Baina zuhaitz sendoagoak ere erori dira, halere. Erabili dituzten trikimailuak Europako Komisioari aurkeztuko diren esperantza dugu, lotsagabe horiek egin dutena ordain dezaten, eta prepotentziaz joka ez dezaten. Ez baitugu Eusko Jaurlaritzaren aukera-berdintasunean sinisten; jokabide bera izan baitu Sasiolako harrobiko kasuan, Praileaitzen.
Badakigu, horretaz guztiaz gain, helegiteak aurkezteko pare bat egun falta zirela, enpresako agintari goren batzuk lasturtar zenbaitekin bilera egin zutela, ezustean. Dudarik gabe, legezko enpresa batentzako jokabide ez oso etikoak erabilita: harrobiaren alde zaude ala kontra...
Ez, Lastur ez dago salgai: Lastur da orain erasotzailearen eta erasotuaren kontzeptuak margotzen dituena. Guztiok gara Lastur. Enpresak baliabide ugari ditu, nahi duena eros lezake, baina ez da Lasturren jabea, LASTUR EZ BAITAGO SALGAI.
Enpresak pentsatzen du engainatu gaituela lurrazpiko zundaketa programek herritarrak gauez ez dituela molestatuko esanez; baina ez digute zehaztu lurrazpiko galeriok zertarako erabiliko diren: eta txanpinoien hazkuntza, eta hondakin kimikoak eta abarrak. Gauza asko zintzilik daude oraindik.
Lasturko harana arriskuan dago; harrobitzar batek irentsiko du gure Gipuzkoa grisago eta porlaneztuago baten alde. LASTUR EZ DAGO SALGAI.
MNT
Etiketak
itziar,
lastur,
lastur bizirik
| Ze iruditzen? |
4/17/2010
Heriotzaren babes-eremuak
Heriotzak berdintzen gaitu guztiok; eta heriotzari aurre egiteko jarrerak desberdintzen. Beti galdetu izan diogu geure buruari zenbaterainoko beldurra diogun heriotzari, baina inoiz gerturatzen ez zaigun arte ez gara konturatzen zenbateraino zor diogun heriotzari. Heriotza da bizitza bera. Heriotzak zehazten dizkigu gure mugak, beldurrak, eremuak... Orain gutxi izan ditugun bi gertakizunen harira nabarmen igarri ahal izan dut aipatu guztia. Eibarren izandako istripuan lau gazte hil zirela entzutean erreakzio berehalakoena izan zen ea tartean ezagunik ote zen jakitea. Ez zen hala izan. Baina hala izan balitz? Non dago heriotzak gugan eragin dezakeen minaren gertutasun-marra?
Antzeko sentsazioa izan berri dut atzo Zarauzko 4 lagun auto-istripuz hil direla jakitean. Ez nuen pertsonalki inor ezagutzen; bai aditzeraz. Eta buruari dezente buelta gehiago eman dizkiot, Eibarko kasuan baino. Eta ez naiz inongo munstro sentitzen sentimendu-konparaketagatik. Guztiok ditugu babes-eremuak, eta ez dira geografikoak, heriotz-eremuak baizik. Egunero hiltzen dira milaka pertsona gosez, gerretan, indarkeriaz...; eta momentuon dudan kezkarik nabarmenena da bihar Aizkorrira zapatilak ala mendiko botak eraman behar ote ditudan.
Halere, heriotzak berdindu egiten gaitu. Gaur bertan ikusi baitut Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarraren heriotzaren inguruko bideoa ikusi dudanean. Negar egin dut, eta hil zen arte apenas entzuna nuenik ere haren izenik. Negar egin dut: heriotzak eguneroko bizitzan hainbatetan ezkutatzen ditugun giza balio horiek guztiak nola ispilatzen dituen ikusita. Heriotzak berdintzen gaitu; hurbiltzen, gizaki bihurtzen. Izan dezagun, bada, presenteago; diot nik.

heriotza
| Ze iruditzen? |
4/16/2010
Bertsoaren hiru harribitxi
Ez ditugu-eta askotan elkarrekin ikusiko, 10 minutuz goza ditzagun bertsoaren 3 harribitxiok.
Euzkitze, Sarasua eta Egaña bertso-afarian from erniarraitz on Vimeo.
Euzkitze, Sarasua eta Egaña bertso-afarian from erniarraitz on Vimeo.
Etiketak
bertsoa
| Ze iruditzen? |
3/23/2010
Itziarko Gazte Eguneko bertso-saioa
Gutxi gara Itziarren, baina zarata pixka bat egiten dugu; eta, batzuetan, errimatu ere bai. Bejondeizuela!
Etiketak
bertso eskola,
gazte eguna,
itziar
| Ze iruditzen? |
3/21/2010
Itziarko pentsalariak (Faustino Garate)
Itziarren ere badelako pentsalaririk: Faustino Garateren testua, Ixixa Itziarko aldizkaritik hartua.
ZERUKONTRAN (II)
Gauerdian, gizaldietako ibiliaren zama gainezarri zait ia bat-batean. Ezingo nuke inortaz ere asmatu unatze hura islatzen argazkia desitxuratu gabean. Gertakari espazialak dira, oso bakartiak, atenporalak dirudite, batez ere estrabioak eta errazenera jota kasualitate harrigarriak. Galdua nengoen, ikaratuta, begiak arranpalo, inguru hark mehatxu zantarregia gordetzen zuen. Egunonak errezatuko zituen parrokianorik ezin zitekeen usnatu. Hartaratua nintzen nolabait. Halako batean, azpiak irekitzeari ekin zioenarekin batera –eta kontzientzia galtzera nindoala Marlow detektibe literarioak esandakoak ez du beti balio hortaz;“whiskya eta emakumeak gustatzen zaizkit, xakea eta beste gauza batzuk. Gurasoak hilak, ez anaiarik ez arrebarik, eta nirekikoa egiten dutenean kalezulo batean, gertatzen bada, edozeini gerta dakiokeen bezala nire ofizioan, eta beste askori gerta lekiokeen bezala edozein ofiziotan, edo bate-gabean, inork ez du izango sentsaziorik bere bizitzari derrepentean falta zaionik hondoa”– Jerusalengo ate doratua bailitzan zabaldu zen; errekoño! Berregituratzen hasia naiz poliki-poliki. “Heriotzak prezio bat zeukan” pelikulako txistu hotsa falta da intriga areagotzeko. Ikusi ezinda bezala edo sinetsi ezinda ikusitakoa, atearen beste aldean eskailerak hasi dira agertzen, aldapatsu baina ez pika, azkenik gabeko pauso oneko eskailerak bai gora eta bai behera. Badaramat arnasik hartu gabe ordubete bat, akordatzea ahaztuta nonbait. Gora eta behera eskailerak hasten diren lekuan bi letrero daudela ikusten da. Aspaldiko partez arnasa hartu eta gerturatu naiz hurrengo arnasa hartzearekin ahaztuta. Anda la ostia! Zer duk hau? Jaitsiera adierazten duen letreroan Haiti dago jarria eta igoerakoan Rangiroa. Betikoan nire herrena zalantza izan baldin bada oraingoan akabo; ez dakit gora edo behera jo edo nagoen tokian bertan estatua bihurtu. Banago atzera egitekotan ere, baina alferrekoa da buruera, jada ez dago ezer, desagertu da. Han beheko aiene eta intziriak ez dute ezer onik promesten eta behin zerak esan zuena datorkit: “edozer gauza eta gehiago egiteko gai naiz beste batengatik eta egia da, baina seguru nago badakidalako, munduko pertsona onena izanda ere, ez naizela egun bat baino gehiago inorekin bizitzeko kapaz. Bere pertsonalitateak nirea hertsitzen du eta askatasuna kentzen dit. Eztula ez dakit nola egiten duelako, halako eta holako keinuak dituelako eta berdin da beste edozer gauza”. Beraz altruismo erreferentzia txalogarririk ez eta hor behera abiatuta nire burua izorratu eta besteenik ez hobetzekotan, nijoan parra edo enpatearen aukerak lehenesten dituen mugatarte baten bila. Aukera asko profitatzearen debozioa garai aurreratuen seinaletzat hartzen badugu, ezin esan hemengoa aurreko puntakoa denik. Batzuetan ordea biraino mugatzeak majo errezten ditu gauzak. Hala ere, goian edo behean non ote dago honaino ekarri nauen bidearen jarraipena Etena badator etor dadila behingoan, akaso hortxe legoke Shangri- La. Mirariak gero gorpuztuko direnen itxaropenari eusteko doktoratutza oraindik banbalinetan daukagunean, beste mundu bat hauxe bezalakoxea –hemen ezpaitago lekurik– ezer baino nahiago nuke, zeratxo batzuek ipini eta beste batzuek kenduta jakina. Lehengoa izatekotan, tururuuuu!!!Goizeko zazpiak eta ni laugunean: ”/ Gaueko amets bat bezala, egunsentian galdua/”
Faustino Garate
Etiketak
itziar,
ixixa,
pentsalariak
| Ze iruditzen? |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)